XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4- Katichiman zer nahi dauku erakutsi apezak? Apezak erakutsi nahi dauku, beti uros izaiteko, zer bear dugun jakin eta egin.

5- Apezari nork erakutsia dio, beti uros izaiteko, zer bear den jakin eta egin? Jesusek.

6- Nor da Jesus? Jesus, denak dakizkan norbeit da, eta apezak berak baino maiteago gaitu.

Katichiman ikasiko dugu nor den Jesus.

Ikusiko dugu, erakutsi dauzkula, niork erakusten ahal ez zauzkun gauzak, eta beti egia erraten duela.

Ikusiko dugu, zein ona den eta zein maite gaituen.

Jada pichka bat ezagutzen duzue Jesus.

Haren potreta bederen ikusi duzue.

Zein maite gaituen, erakusterat emateko, agerian izaten du, potret batzutan, biotza, hain maite gaituen biotza.

Beazue ere gurutzeari.

Egun batez, gizon gaichtoek, gurutzeari itzatu zuten.

Gu maite gintuelakotz, utzi zuen bere burua hola gurutzefikatzerat.

Egun hartaz geroz, Jesus maite duten guziek egiten dute Gurutzearen seinalea edo Aitaren...

Goizetan eta aratsetan Jesusez orroituz, eginen dut: Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean.

Halabiz.